SpainSkills 2024

Adrian Herrero Lanbide Heziketako ikasleak SpainSkills txapelketan parte hartuko du, Euskoskill txapelketa Elektronika modalitatean irabazi ondoren.

Lanbide-heziketako SpainSkills Estatuko olinpiadak Madrilen egingo dira, IFEMA erakustazokan, apirilaren 9tik 13ra bitartean. Hezkuntza, Lanbide Heziketa eta Kirol Ministerioko Lanbide Heziketako Idazkaritza Nagusiak koordinatuko du lehiaketa. Parte-hartzaileei baliabide materialak emango dizkie, espazioak eta azpiegiturak kudeatuko ditu, eta SpainSkills txapelketa zuzen garatzeko behar den dokumentazioaz arduratuko da.

Elektronikaren modalitatean EuskoSkills olinpiadetan nagusitu den ikaslea, Adrian Herrero, Jonathan Arizala irakaslearekin joango da Madrilera. Han ere urrea lortzen badu, La Salle Berrozpek Europako EuroSkills lehiaketan hartu ahal izango du parte, eta, gero, mundu-mailako WorldSkills txapelketan.